lunes, 28 de mayo de 2018

PINGUINOA

Pinguinoak itsas hegaztiak dira, Spheniscidea familiakoak. Batez ere Hego Hemisferioa bizi dira, baina Sphniscus mendiculus espeziea Ekuatoretik bizi da, Galagopoetan. Uretan  bizitzeko adaptazio handia dute, orokorrean luma zuri-beltz kontrastatuak izaten dituzte eta euren hegalak igeri egiteko eboluzionatu dute. Pinguino gehienek krill, arrain eta txipiroiak jaten dituzte, baita ur-azpian jaten ari direnean ehizatzen dituzten beste espezie batzuk. Euren bizitzaren erdia lehorrean eta beste erdia itsasoan ematen dute, gutxi gora behera.

Pinguinoak Antartikarekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 110cm artekoa izan daitezke.

Pinguinorik handiena Aptenodytes forsteri espeziea da, 35 kilogramo arteko pisua izan dezakena. Txikiena Eudyptula minor espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean Bergmannen araua betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte.

Resultado de imagen de pinguinoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario