martes, 22 de mayo de 2018

PANDA HANDIA

Panda handia (Ailuropoda Melanoleuca) ugaztun den eta hartzaren familikoa den animalia da . Bere jatorria txina erdialdean duena.
Hartzek heldutasun sexualera iristen dira 5 eta 7 urte bitartean, beraz, hortik aurrera, kumeak izateko gaitasuna dute. Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Sasoi honetan bitik bostera arteko hartzak ari daitezke lehian eme bat estaltzeko, eta honi dagokionez, bizpahiru aldiz burutu daiteke arrakasta ziurtatzeko; aldi bakoitza 30 segundo eta 5 minutu artean irauten duelarik.
Haurdunaldiak 135 egun irauten ditu. Behin amaituta, normalean kume bat edo bi jaiotzen dira, 90 eta 130 gramo bitartekoak izaten direnak. Horregatik, kume bakar bat hartu eta hazten dute, eta beste kumea han utzi eta hiltzen uzten dute. Kumea jaiotzerakoan itsua da eta bere azalak kolore arrosa du. Amak kumeak edoskituko du 30 minutuz 6 eta 14 aldiz egunean. Ama baino ez da kumeaz arduratuko, eta bakarrik kumeak bi urtera heltzen den arte. Ondorioz, beste kume bat izateko denbora tartea bi urtetakoa da.
Panda baten bizi itxaropena 12 urtetakoa da. Gehien iraun zuen pandak 36 urteraino heldu zen (giza 144 urte).

No hay comentarios:

Publicar un comentario