viernes, 18 de mayo de 2018

KAMALEOIA

Kamaleoia kamaleonidoen familiako narrasti ezkatatsuen izen arraunta da.

Kamaleoia Sahara azpiko Afrikan eta Europako hegoaldean, Sri Lanka, India eta Asiako beste lurraldeetan bizi da gehien bat. Ezagunak dira kolorez aldatzeko gaitasuna dituztelako, euren mingain luze eta bizkorragatik, eta begiengatik: bakoitza leku batera independienteki mugitu daitekelako. Kamaleoi hitzaren jatorria grekotik dator eta "lurreko lehoia" esan nahi du.

BERE UGALKETA


Kamaleoi gehienak obiparoak dira. Estalketaren osteko 3-6 astean arraultzak erruteko prest egoten da emea. Lurrean 10 eta 30 zentimetro bitarteko zulo bat egiten du arraultzak lurperatzeko. Arraultzen kantitateak espeziaren arabera asko aldatzen da: bitik hirurogeira izan daiteke. Kumak 4 eta 12 hilabeteen artean arraultza apurtzen dute, eta urtebetean heldutasun sexuala lortzen dute. Kamaleoi bat 5 urte bizi daiteke. Hala ere, hainbat espezie (Chamaeleo melleri eta Calumma parsonii) 15 urte bizitzera hel daiteke.
Chamaeleo jacksonii eta Chamaeleo fuelleborni espezieak ez dira obiparoak, bizierruleak baizik. Arraultzak erruten dituzte baina kumak bizirik daudelarik. Hau da, ia ugaztuenen antzera. Beraz, sabel barruan 4 eta 6 hilabeteen artean eduki ohi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario