viernes, 11 de mayo de 2018

LEHOIA

Lehoia (Panthera leo) ugaztun bat da, Felidade familiakoa. Arra oso erraz bereizten da, duen adatsagatik. Ar batek 250 Kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kilogramo ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira.
Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldi 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.
Lehoia espezie bulnerablea da eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina, % 30-%50 arteko galera sufritu dituzte.; populazioak ez dira bideragarriak mugatutako erreserbetatik eta parke nazionaletatik kanpo. Nahiz eta gainbehera honen kausa erabat ulertua ez izan, habitataren galera eta pertsonekiko estutasunak kezka-arrazoirik garrantzitsuenak dira gaur egun. Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira. Berezko zoologikoak ugalketa programetan laguntzen ari dira mehatxatutako subespezie asiarra babesteko.
Arrak oso ondo bereizi ahal dira, lepoan duten ileagatik. Horri esker, oso sarritan agertzen da literaturan, bandera nazionaletan eta filmak eta literatura garaikideetan eskulturan, pinturan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario