lunes, 28 de mayo de 2018

AMILOTX URDIN


Amilotx urdinaren ugal biologia, gizakiak ezarritako gordelekuak erabiltzeko duen zaletasuna dela medio, oso aztertua izan da, eta hegaztien artean hobekien ezagutzen denetariko bat da. Europa erdialdean eta iparraldean XX. mende erdialdetik hona lan ugari egin dira gai horren inguruan. Hala ere, populazio guztiz naturalen oso datu gutxi daude.
Ugal sasoiaren hasiera fotoperiodoak eta tenperaturak baldintzatzen dute. Ondorioz, altueraren eta latitudearen arabera, ugal sasoia momentu ezberdinean hasten da. Fotoperiodoa eta tenperatura elikagai-eskuragarritasunarekin estuki lortutako faktoreak dira, eta amilotx urdinen ugal sasoia elikagai-eskuragarritasun handia dagoen momentura doitu ohi da.Txori txikia da,paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik. Burua zuria da, eta buruaren gainean -txapel modura- orban urdina izaten dute. Mokotik buruaren atzealdera, begietatik igaroaz, antifaz urdin iluna dute, eta orban hori kokoteko lumaje urdinarekin batzen da. Bizkarraldeko lumaje berde-arrea da, eta hegoak eta buztanaren goialdea urdina dira. Bularraldea eta buztanaren azpialdea, berriz, horiak dira. Paparraren erdian orban urdin iluna ageri ohi da zenbaitetan. Mokoa beltza da, eta hankak urdinxkak.
Amilotx urdinaren hanka bereziek zuhaitzetan hainbat postura hartzeko gaitasuna ematen dio; izan ere, hankak okertzeko gaitasuna du. Adarren gainean tente zein buruz behera jarri daiteke, eta horrek, malgutasun handia ematen dio elikagaiak bilatzerako orduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario