lunes, 28 de mayo de 2018

DORTOKA



Dortoka narrasti ordena bat da, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat dutenak babes ezkutu gisa.
Testudines ordenak espezie biziak eta galduak batzen ditu. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 214 milioi urte agertu ziren. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. Egun 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Beste narrasti batzuk bezala, dortokek barne tenperatura aldatu dezakete ingurukoaren arabera. Hala ere, badira espezie batzuk, larruzko dortoka esaterako, ingurua baino tenperatura handiagoa dutenak maila metaboliko handia dela-eta.
Beste amniota batzuk bezala (narrastiak, dinosaurioak,hegaztiak)airea arnasten dute. Ez dute ur azpian erruten, nahiz eta uretan edo ur ugari dagoen inguruetan bizi. Dortoka handienak urtarrak dira

AMILOTX URDIN


Amilotx urdinaren ugal biologia, gizakiak ezarritako gordelekuak erabiltzeko duen zaletasuna dela medio, oso aztertua izan da, eta hegaztien artean hobekien ezagutzen denetariko bat da. Europa erdialdean eta iparraldean XX. mende erdialdetik hona lan ugari egin dira gai horren inguruan. Hala ere, populazio guztiz naturalen oso datu gutxi daude.
Ugal sasoiaren hasiera fotoperiodoak eta tenperaturak baldintzatzen dute. Ondorioz, altueraren eta latitudearen arabera, ugal sasoia momentu ezberdinean hasten da. Fotoperiodoa eta tenperatura elikagai-eskuragarritasunarekin estuki lortutako faktoreak dira, eta amilotx urdinen ugal sasoia elikagai-eskuragarritasun handia dagoen momentura doitu ohi da.Txori txikia da,paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik. Burua zuria da, eta buruaren gainean -txapel modura- orban urdina izaten dute. Mokotik buruaren atzealdera, begietatik igaroaz, antifaz urdin iluna dute, eta orban hori kokoteko lumaje urdinarekin batzen da. Bizkarraldeko lumaje berde-arrea da, eta hegoak eta buztanaren goialdea urdina dira. Bularraldea eta buztanaren azpialdea, berriz, horiak dira. Paparraren erdian orban urdin iluna ageri ohi da zenbaitetan. Mokoa beltza da, eta hankak urdinxkak.
Amilotx urdinaren hanka bereziek zuhaitzetan hainbat postura hartzeko gaitasuna ematen dio; izan ere, hankak okertzeko gaitasuna du. Adarren gainean tente zein buruz behera jarri daiteke, eta horrek, malgutasun handia ematen dio elikagaiak bilatzerako orduan.

PINGUINOA

Pinguinoak itsas hegaztiak dira, Spheniscidea familiakoak. Batez ere Hego Hemisferioa bizi dira, baina Sphniscus mendiculus espeziea Ekuatoretik bizi da, Galagopoetan. Uretan  bizitzeko adaptazio handia dute, orokorrean luma zuri-beltz kontrastatuak izaten dituzte eta euren hegalak igeri egiteko eboluzionatu dute. Pinguino gehienek krill, arrain eta txipiroiak jaten dituzte, baita ur-azpian jaten ari direnean ehizatzen dituzten beste espezie batzuk. Euren bizitzaren erdia lehorrean eta beste erdia itsasoan ematen dute, gutxi gora behera.

Pinguinoak Antartikarekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 110cm artekoa izan daitezke.

Pinguinorik handiena Aptenodytes forsteri espeziea da, 35 kilogramo arteko pisua izan dezakena. Txikiena Eudyptula minor espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean Bergmannen araua betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte.

Resultado de imagen de pinguinoa

TIGREA

Resultado de imagen de tigreaTigrea pantera georgeko eta Felidae familiako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi  deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da.  Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea zela pentsatu izan da gaur egunera arte, baina egungo datuek Bengalako tigrea azpiespezierik handiena izan daitekeela iradokitzen dute, biek antzeko pisua izan dezaketela aintzat hartuta.

UNTXIA

Etxe-untxia edo mendi-

Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra. Berez, Iberiar penintsulan du jatorria. Antzinako Grezian ezezaguna zen, eta lehenengoz Polibio historialariak (K. a. II. mendean) deskribatu zuen. Gaur egun Afrikako Iparraldetik Errusiaraino dago hedatuta, eta beste leku askotan ehizarako sartu da: besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen, Hegoafrikan eta Australian. Azken horretan, izurri handia da.


Ugaztun karraskaria da, erbiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena. Erraz bihurtzen da etxe-abere Resultado de imagen de untxia

domingo, 27 de mayo de 2018

ELEFANTEAK

Resultado de imagen de imagenes de elefantesAltuera aldetik , handiagoak dira Afrikarrak Asiarrak baino . Afrikako batek 13 oin neurtu al du . Elefanteak belarjaleak dira , hau da , landareak jaten dituzte .
Janaria lortzeko hortzak eta tronpa erabiltzen dituzte , hortz bat bestea baino gehiago erabiltzen dute , gizonek eskua bezala . Elefanteak taldeetan bizi dira eta eme batek hagintzen du , zaharrena . Elefateen haurnaldiak horgeita bi hilabete irauten du .

martes, 22 de mayo de 2018

KATAGORRIA

Katagorria edo urtxintxak, zuhaitzetan bizi diren ugaztunak karraskari espezie ezberdineko dira .
Ia edozein baso motatan bizi daitekeen arren,pagadi, harizti , amezti eta erkameztiak nahiago ditu artadiak baino. Baita urriztiak, eta lizarrez, haltzaz eta beste hainbat espeziez osatutako oihan nahasiak ere. Behar izanez gero, pinu eta ller gorrietan  ere bizi daiteke.
Habia, zenbait hegaztiren antzera eraikitzen dute, nahiz eta hauek gehiago ixten duten. Gehienetan bi sarrera-irteera sortzen dute, bat goialdean, estuagoa dena, badaezpadakoa. Erditu baino lehen balizko eraso batez babesteko bigarren habia sortzen dute.
Gehien bat karraskaria da, beraz, iintxaurrek, ezkurrak eta abar jaten ditu; dena den, goseak jota egonik eta zer jan aurkitu ezinean badabil, txorien arrautzak eta baita txorikumeak ere jan ohi ditu.Imagen relacionada