Pinguinoak Antartikarekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 110cm artekoa izan daitezke.
Pinguinorik handiena Aptenodytes forsteri espeziea da, 35 kilogramo arteko pisua izan dezakena. Txikiena Eudyptula minor espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean Bergmannen araua betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario